Asteko nekazarien borroka: 2025eko apririlaren 14tik 27rako ekintzetarako deialdia

Elikadura Burujabetzaren aldeko Aliantzen asteak berreskuratuz eta Nekazal Bideak (La Vía Campesina) nazioartean egiten duen lanaren harira, lurralde bakoitzean apirilaren 17ko astean –nekazarien borrokaren egunean– edo hurrengo astean jardueraren bat egoteko deia luzatzen dugu. Hau da, apirilaren 14tik 27ra ekintzak egotea.

Aurten, espero dugu lurralde askotan erakunde asko animatzea Planto Egin (Nos Plantamos) izan nahi duen ahots eta mugimendu zabal honen parte sentitzera.

Zergatik

Beharrezkoa delako nekazal munduak, ekoizle txikiek, eta gizarteak oro har, elikadura burujabetza eta agroekologia defendatuko dituen ahots propioa izatea. Landa-eremuko arazoak Mercadona, Carrefour, Danone, Lactalis, El Pozo, Fertiberia, BASF eta Bayer direla aho betez esatea, eta baita ere nekazaritzako elikagaien espekulaziorako egindako merkataritza askeko akordioak eta landa-lurraldeak suntsitzen dituzten megaproiektuak.

Zertarako

Ekoizle txikiak itotzen dituen ekoizpen-ereduaren, neoextraktibismoaren eta diskurtso neofaxista eta negazionisten mehatxu zuzenen aurrean, elkarri laguntzeko eta lurralde bakoitzeko erresistentziek isolatuta eta abailduta sentitzeari utz diezaiogun. Herri bakoitzeko tabernetan, auzo bakoitzean, kooperatiba bakoitzean, supermerkatuetan, udaletxeetan eta ministerioetan entzun gaitzaten. Industria handiaren, supermerkatu handien eta bankuen aurrean isiltasuna gordetzen duen, ahulak mehatxatzen dituen eta landa eremuaren ahotsaz jabetu nahi den eredu agroindustriala bultzatuz baztertzen gaituztenei aurre egiteko.

Nortzuk

Plataforma, kolektibo, erakunde, kontsumo talde, eskola, ekoizpen proiektu eta bere lurraldea, elikadura burujabetza eta nekazarien agroekologia defendatzen duen edozein talde.

Zer

  • Jarduerak askotarikoak izan daitezke: centro sozial batean hitzaldi bat ematea, herri-bazkari bat egitea, tokiko prentsa-ohar bat egitea, ekintza zuzen bat egitea…, egin nahi eta ahal dutena.
  • Lagungarria bada ere, aste horietan erabiltzeko ideia- eta material-jasa bat proposatuko dizuegu, eta lurralde guztiek beren ideiak bidal ditzatela, ideia horiek kolektibizatzeko.
  • Kontua ez da ezer errepikatzea. Horren ordez, dagoeneko apirilaren 17aren inguruan antolatuta dauden edo antolatu nahi diren tokiko ekintzak, ondo baderitzozue, Planto Egin ekimenaren baitan sartzea proposatzen dugu, oihartzun handiagoa izateko eta guztien artean babes eta indar handiagoa sentitzeko.
  • Helburua da, halaber, dagoen tokian dagoela, Planto Egin aitzakia eta bultzada izatea, artikulazio indartsuagoak indartu edo sortzen has daitezen.
  • Ekintzek, aldarrikapen izaeraz gain, jai izaera ere izatea gomendatzen da, lurralde bakoitzean gauzak elkarrekin egitearen poza bizi dezagun.

Nola

  • Jarduera horiek Planto Egin aterkipean egongo lirateke eta horrela Planto Egin-ek lurralde guztien ahotsak anplifikatu ahal izango ditu eta jasaten ari garen mehatxu eta hondamendien aurrean salaketa indartsu eta kolektiboa aurkeztuko du, eta aldi berean, gauza politak ikusarazi eta ekintza koordinatuak egiteko marko kolektibo bat eskaini.
  • Dagoeneko lurralde bakoitzean zaudeten guztiok zuen energiak baloratu behar dituzue, egokiena iruditzen zaizuena egiteko. Kontua ez da, inola ere, lurraldeei zer egin behar duten esatea.
  • Jarduera guztiek tarte bat izango dute Planto Egin-en webgunean, jardueren aurretiazko zabalkunderako eta jada egindako jardueren berri emateko: lurralde bakoitzeko albisteak, argazkiak, bideoak edo deialdiak jarriko dira.
  • Planto Egin-ek kanpaina globala abiatuko du, bi aste horietan egiten diren jarduera guztiak bildu eta estaliko dituena, ahotsa eta ikusgarritasun kolektiboa emanez, jasaten dugun basakeria konfrontatu eta salatzeko.
  • Planto Egin eta “borroka aste” horietarako jardueraren bat egin nahi duzuenok, jakinaraz iezaguzue, Komunikazio Batzordearekin eta Asanbladarekin koordinatzeko: info@nosplantamos.org
  • Laster emango dizuegu informazio zehatza, baina animatu nahi zaituztegu jada Planto Egin-en parte hartzen duten kideekin pentsatzen eta hitz egiten hastera!!!

Noiz

Esan bezala, 2025eko apirilaren 14tik 27ra!!!!!!! ;))))

Kontaiguzu zure jarduera eta webgunean sartuko dugu