Mobi- liza- tzen gara
Pertsona eta kolektibo asko gara nekazaritzako elikagaien beste eredu batean sinesten dugunak, agroekologiaren eta proposamenen eraikuntza bateratuaren alde egiten dugunak, agrotoxikoetan eta monolaborantzan oinarritutako egungo nekazaritzaren eta animalien tratu txarrak nagusi diren abeltzaintza industrialaren aurrean. Azken horiek, krisi klimatikoa eta biodibertsitatearen krisia larriagotu besterik ez dute egiten.
Horregatik, guretzat ezinbestekoa da Estatu espainiarrean Elikadura Burujabetzaren aldeko mugimendua indartzea, eta trantsizio agroekologiko baterantz aurrera egitea, bai nekazaritzan, bai abeltzaintzan, lehendik dauden proiektuak indartzen eta hedatzen jarraitzeko eta landa-lanean diharduten pertsonak eta kontsumitzaileak erdigunean jartzeko. Ekosistema bizietatik datozen elikagai osasungarrietarako sarbidea erraztuko duen mugimendu bat behar dugu, merkatuen menpe egoteagatik herritarren etorkizuna hipotekatzen ez duena.
Mugimendua zabaltzea eta lurraldeetako txoko bakoitzera iristea garrantzitsua da jende gehiagok bat egin dezan eta, horrela, indartsuago, anitzago, sortzaileago, eraldatzaileago… izan gaitezen. Horregatik, zuen bila gabiltza eta zuen zain gaude. Elikadura-burujabetzaren, nekazaritza-ekologiaren, nekazaritzako elikagaien, herri-sistemen eta landa-lurralde bizi, osasuntsu eta bidezkoen ikuspegiarekin bat egiten duten erakundeak eta kolektiboak barne biltzen ditu mugimendu honek. Ekoizle, ekologista, klima-aktibista, zientzialari, sindikalista, kontsumitzaile eta gizarte-mugimenduen kolektiboak eta erakundeak gara.
Denok behar dugu elkar!!! Zenbat eta indar handiagoa duten gure eskaerek eta proposamenek, are eta lagungarriago izan gaitezke lurralde ezberdinentzat eta haien borrokentzat